jueves, 15 de diciembre de 2011

LATINO-AMERIKAR IKASLEEN ERDIAK BULLYINGA SUFRITZEN DU


Lehen irakurri dudan berrria, txundituta hutsi nau munduko herrialdetako eskoletan gertatzen denarekin. Amerika Latinoan, UNESCO ikerketa baten bitartez neurtu izan dute lehen hezkuntzako umeek jasaten dituzten arazoak, “Bullyng” edo “maltrato verbal” bezala.
Umeek lurralde hauetan, lapurretak, irainak eta golpeak jasaten dituzte gehienbat bere klaseko adiskideengatik. Arazo hauek dauden klasetan, bereizten dira umeekiko ikasgaien ez- aurrerapen matematika eta irakurketan.
Bestalde, Amerika Latineko herrialde guztietan eskola arazo hauek desberdinak izaten dira. Ala nola, Kolonbian lapurreta da nagusi, Argentinan berriz, irainak eta umeen arteko golpeak dira nagusi.
Azkenik, aipagarria da esatea, neskek mutilek baino bullyng gutxiago jasaten dutela eta hirietan herrietan baino arazo gehiago daude.
Harritzekoa da, zer nolako egoerak jasaten diren munduko eskoletan umeen artean. Inork ez du horrelakorik merezi.

martes, 13 de diciembre de 2011

GAIA LANTZEKO DISEINUA


GAIA: atzerritar etorri berria eskola euskaldunera
GELA: lehen hezkuntzako 2. maila (7 urte)
NON: Trapagarango Eskontrilla eskola
IZENA: Laila
GURASOEN IZENAK: Inazio eta Amaia
NONDIK: Saharatik
SEXUA: Neska
HIZKUNTZA: Saharauia (Euskal Herrian erabiltzen direnak: euskara eta gaztelania)
FAMILIA: Familia euskaldun batengatik adoptatua
OHITURAK: Ez ditu hemengo ohiturak ezagutzen
INGURUNEA: adaptazioa baliabideetan, kliman, gizartean, kultura, erlijioan ,…
IKASKETAK: Saharan urte gutxi igaro zituen eskolan, horregatik heziketa maila ez da berdina Euskal Herriko umeenarekin alderatuz. *Arazo hau ebaztea ez da zaila izango, oraindik zazpi urte dituelako eta umeek adin horietan oraindik ez dute ezagutza handirik. Horregatik, klase partikular batzuekin, zerbait aurreratu genezake.
HARREMANAK: Umeak adin hauetan nahiko txarrak dira, eta berarekin sartzen ziren arrazagatik, isila zelako, hizkuntza ez zekielako, …
KASUA LANTZEK PAUSUAK:
·         Arreta handiagoa eduki, integrazioa errazteko. Bere gainean egon ahalik eta denbora gehien, zailtasunak gutxi izan daitezen.
·         Eskolako orduez gain, klase partikularrak:
o   Hizkuntza ikasteko
o   Beste umeen mailara ailegatzeko *
o   Familiarekin hitz egin behar da, egoera nolakoa den jakiteko eta ahalik eta era egokienean tratatu ahal izateko.
·         Ikaskideei Lailaren egoeraz hitz egin eta hauen laguntza eskatu, ikasketak eta adaptazioa hobea eta azkarragoa egiteko.
·         Zentroko irakasle guztiek, egoera honen berri izan behar dute eta hori jakinik era egokian jokatu, erraztasunak emanez, laguntza emanez …
·         Klasean arrazakeriaren kontrako hitzaldiren bat eman, umeak kontzientziatzeko eta ondorioz, Lailari ahalik eta laguntza gehien emateko.
·         Irakasleen klase partikularrez aparte, gurasoek etxean ere hizkuntza irakatsi beharko diote. Ohiturak, kultura … denborarekin integratzen jakingo ditu.
·         Lehenengo urteko hizkuntza mailaren eta emaitzen arabera, errepikatu edo jarraitzeko erabakia hartu.

GURASOEKIN TUTORIZAZIOA

Bilerarako deialdia:

Guraso agurgarriak,
Eneko Garayo Arreguiren tutorea naizelakoan ebaluaketa saiorako deialdia egiten dizuet, zuen semearen  prozedurak eta ikasgelan dituen jarrera eta beste zenbait aspektu komentatzeko. Kurtsoa hasi denetik ikasgelan eta ikasgaien erritmoari dagokionez jarrera nahiko pasiboa dauka ; beraz, gustatuko litzaidake bileraren bitartez egoera zuei transmititzea eta ahal den heinean arazoari irtenbide bat topatzea.
Bilera datorren asteko astelehenean ospatuko dugu 3.1 ikasgelan, 12.3o etan. Etortzea posible ez bada, mesedez nirekin harremanetan jarri.
                                                                   
 Tutorea

 Kasua: 

Eneko 7 urteko mutil isila eta urduria da. Lehen Hezkuntzako 2. Maila hasi bezain pronto adaptatzeko arazoak izan ditu.

Eneko ez da eroso sentitzen klasean eta negarrari ekiten dio deserosotasun hori islatzeko. Lehenengo egunetan normaltzat hartu zen jarrera hori besteekiko harreman gutxi izateagatik edota ikasgai berriei aurre egiteko “ beldurren” edo frustrazioen ondorioz. Hilabeteak pasa ahala, nahiz eta ikasgai interesgarriak eta zailtasun gabekoak izan negarrez diraun.

Bestalde,  Enekoren atentzio faltak ere tutoreari zein irakasleei larritzen zaie. Ez du interesik plantetzen zaizkion ariketa eta jardunetan, nahiz eta egin beharrekoa ondo ulertu. Ez du klasean parte hartzen ezta bere ikaskideekin behar den moduan moldatzen. Irakaslea berarekin lan eginez gero, gogor lan egiten du baina bakarrik edota taldekan egotean guztiz despistatuta ibiltzen da; horra hor, nota baxutxoen zergaitia.
Beraz,gurasoen kooperazioa beharrezkoa du tutorea arazoaren zergaiti posibleak ulertzeko eta egoerari irtenbidea hitzartzeko.

Galdetegia:

Bilerarako deialdia onartu  eta gurasoak agurtu ostean, egoeraren berri izan zuten gurasoek. Tutore gisa galdetegi errez bat planteatu nien ikaslearenohiturak eta egoera familiarra ezagutzeko.
  • Nola baloratzen duzue Enekok duen errendimendua?
  • Zein ikasgaietan uste duzue dituela zailtasun handiagoak eta txikiagoak?
  • Eskolatik beste ariketak praktikatzen ditu (kirola, musika, pintura..)?
  • Badauka Eneko ikasteko ordutegia eta lekua etxean?Zenbat ordu ikasten du egunero?
  • Bere lana gainbegiratzen duzue?
  • Nolakoa da zuekin duen komunikazioa?Uzkurra ala bere arazoak konpartitzen ditu?
  • Nola definituko zenukete Enekoren izaera/pertsonalitatea?

 Elkarrizketa eta Ebaluazioa

Elkarrizketan egoeraren zenbait aspektu jorratu genituen, hala nola etxeko komunikazioa, sozializazio arazoak , adaptazio eza eta gurasoen kezka agerian gelditu zen Enekok bai etxean bai eskolan duen jarreraren aurrean. Arazoa hobeto uler zezaten Ikastolaren pedagogoa , bilerara gonbidatzea ideia interesgarria iruditu zitzaidan , gurasoak lasaitzeko ( jarrera enpatiko eta lagungarria mantentzeko) eta arazoari aurre egiteko tresna eta errekurtso gehiagoz baliatzeko.

Pedagogoa aurretik egoeraz jabetuta zegoen irakasle eta tutoreok izandako beste zenbait biltzarren  ondorioz. Honek ikuspegi profesionalagoa planteatu eta transmititu zien gurasoei, alderdi kognitibo/ afektiboari erreferentziak eginez.

Bileraren azken zatian, laurok konpromisoak hartu genituen Enekoren egoera hobetzeko. Taldeko ariketak, jarduera dinamikoagoak, ikasle asanbladak eta arreta handiagoa jarriko diot tutore moduan. Pedagogoak, berriz, astean behin Enekorekin elkartuko da alde psikologikoa indartzeko eta ikaslea motibatzeko. Gurasoek bere aldetik, etxean komunikazioa gehiago sustatzen saiatuko dira  eta  euren eskuetan dagoen guztia egitera konprometitu dira ere.


Errubrika 

Bikain (****)
- Egindako lana proposatutako gaiarekin bat dator eta argi islatzen da.
- Eskainitako informazioa eta planteamenduak lotura eta kohesioa daukate.
- Gaiari (arazoari) ebaluazio landua eta onargarria eman zaio.
- Irakaslearen rolan primeran sartu da.
- Hitz egiteko era aproposa da eta ulergarria.
- Kreatibitatea
- Lana gogoz hartu dute eta interesatuta ikusten zaie.

Oso ondo (***)
-         -  Egindako lana proposatutako gaiarekin bat dator eta argi islatzen da.
-         -  Ideiak eta planteamenduak lotura daukate.
-          -Arazoaren irtenbideak argiak daude.
-          -Irakaslearen rola ulertzen du eta plasmatzen du.
-          -Tutorea jarrera ulergarria du hizketan.

Ondo ( **)
-        -Landutako aspektuak gaiarekin zerikusirik dute.
-       - Orokorrean ideak modu argian planteatu dira.
-        -Arazoari emandako irtenbideak eta proposamenak daude baino pixka bat eskasak dira.
-        -Irakaslearen hizketaldia nahiko ulergarria izan da.
-        -Irakaslearen rola ulertzen saiatu da.

Gutxi (*)
-Egindakoa ez du zerikusirik planteatutako gaiarekin
-Ideak ez dira koherenteak ezta onargarriak
-Arazoari emandako irtenbideak eskasak eta ez daude batere argi
-Irakaslea hitz egitean ez zaio ulertzen, ez du naturalitatez landu.
-Ez dute uertu tutore baten lana eta jokatzen duen rola.

Tutoretza saioa: Tutore rola

Hona hemen sortutako bideoa Lehen Hezkuntzako ikasleak tutore/ pedagogo rola izanez

martes, 6 de diciembre de 2011

"Irakasle gehienek, klaseak era egokian emateko zailtasunak dituzte"

ABC-en Jesus Signes idatzitako artikulua dugu honetan.Klasean zein lehen kurtso honetan etengabe jorratzen ari garen gai aproposaren inguruan informazioa eskaini eta eztabaidarako bidea proposatzen da: Irakasleen zailtasunak klaseak ematerakoan.

Irakaslearen Defendatzaile telefonoaren deiak erreferentziatzat hartuta ( 2010-2011 ikasturtean 3.683 dei) gaur egungo hezitzaileen egoera larria argira atera da. Ikasleen jarrera desegokiak, irainak, errespetu eta autoritate fatal eta erasoak kolektiboaren sendotasuna, segurtasuna eta motibazioa minatzen dute urtetik urtera, batik bat Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Berez zerk eragiten du egoera hauek? Irakasleen arazoa da edo ikasleena?

Irakasle sindikatuen esanetan,familiek euren seme-alaben hezkuntzarekiko inplikazio falta, ikasleen betebeharren bazterketa eta hezkuntzaren arau finkoen galerak arazoaren oinarria dira. Horrek , beraz, efektu kate bat sortzen du, baloreen galera (errespetua, morala, etica..) irakasleen deskreditua eta autoritate faltarako bidea eraikitzen du , gazteen implikazio maila- bai familiarekiko bai gizarteenganako- nulua bihurtuz eta indisziplinatutako belaunaldien sorrerari sarrera ematen dio. Horrela jarraituz gero, zer nolako gizartea eta mundua espero zaie datorren belaunaldikoei edota gure seme-alabei?

Arazoa konpontzeko zenbait alderdiek ( sindikatuek, irakasle kolektiboek...) Gobernuari hezkuntzaren erreformak eskatzen dizkiote, ezagutzen balorazioa, diru laguntzak , exigentzia maila altuagoak eta kohesioa heziketen artean esaterako. Nire ustez eta askoren ustez ( Reijo Aholainen, Finlandiako Hezkuntza Ministerioaren zuzendaria ere planteatzen duen moduan), problematikaren sustraia familiaren nukleoan dago. Familiek balio moralak, diszplina , errespetua eta kontzientzia soziala irakatsi behar dizkiete euren seme-alabei sehaskan egon bezain laster; ez baitda irakasleen lana soilik hori transmititzea, gurasoen kooperazioa funtsezkoa da.. Irakasleak bere aldetik, klaseen praktikotasuna eta motibazioa piztu behar dute ikasleengan  ikasleen interesetan murgildu eta kolektibotasun kontzientzia bereganatu gizarte eta Administrazioaren aurrean zapalduak ez izateko.

Katea berreraikiz gero, arazoa suntsitu daiteke.

lunes, 28 de noviembre de 2011

ESKOLA BEZALA ERABILTZEN DIREN ETXOLAK KENTZEN JOANGO DIRA


Kataluniako hezkuntza departamentuak adierazi du, eskola bezala erabiltzen dituzten etxolak, pixkanaka  kentzen joango direla. Ikasleen  gurasoen elkarteak bere desadostasuna erakutsi du eta ondorioz, etxola horien gehiengo iraupena 3 urtekoa izango dela adostu dute.

Arazo hauen zergatia argudiatzeko, hezkuntza departamentuak, planifikazio denbora eskasari (hilabete eta erdi) eutsi diote. Denbora horretan, etxolen %4 kendu dituzte, zaharrenetatik hasita, eta etorkizunari begira datu ona da, zeren eta ildo berdinetik jarraituko dute ahalik eta etxola gutxien geratu arte.

ABC egunkarian agertzen den artikulu hau interesgarria iruditu zait, zeren eta ez nekien horrelako eskolak zeudenik. Testuan dioen bezala, badirudi era horretako etxola asko daudela eskola funtzioa egiten. 

Etxola horietan klase ematen dutenek, baliabide eskasak dituztela esango nuke, baina hainbeste badaude zergati batengatik izango da eta agian, hain txarrak ez direla esan daiteke. Hala ere, ados nago etxola horiek aldatzearen erabakiarekin, zeren eta ikasteko, umeek ahalik eta baliabide onenak izan behar dituzte gustura eta hobeto ikasteko. Honekin batera, espero dut etorkizunean mota horretako eskolak desagertzea edo bakarrik kasu berezietan egotea.