Kataluniako
hezkuntza departamentuak adierazi du, eskola bezala erabiltzen dituzten
etxolak, pixkanaka kentzen joango
direla. Ikasleen gurasoen elkarteak bere
desadostasuna erakutsi du eta ondorioz, etxola horien gehiengo iraupena 3
urtekoa izango dela adostu dute.
Arazo hauen
zergatia argudiatzeko, hezkuntza departamentuak, planifikazio denbora eskasari
(hilabete eta erdi) eutsi diote. Denbora horretan, etxolen %4 kendu dituzte,
zaharrenetatik hasita, eta etorkizunari begira datu ona da, zeren eta ildo
berdinetik jarraituko dute ahalik eta etxola gutxien geratu arte.
ABC egunkarian
agertzen den artikulu hau interesgarria iruditu zait, zeren eta ez nekien
horrelako eskolak zeudenik. Testuan dioen bezala, badirudi era horretako etxola
asko daudela eskola funtzioa egiten.
Etxola horietan
klase ematen dutenek, baliabide eskasak dituztela esango nuke, baina hainbeste
badaude zergati batengatik izango da eta agian, hain txarrak ez direla esan
daiteke. Hala ere, ados nago etxola horiek aldatzearen erabakiarekin, zeren eta
ikasteko, umeek ahalik eta baliabide onenak izan behar dituzte gustura eta
hobeto ikasteko. Honekin batera, espero dut etorkizunean mota horretako eskolak
desagertzea edo bakarrik kasu berezietan egotea.

