Taldean zerrendatxo bat prestatu dugu , bakoitzak bere irakasleari egindako elkarrizketaren alderdi garrantzitsuak eta ikasitako puntu nagusiak biltzeko.
- Enpatia garatzea funtsezkoa da, irakasle lanean. Umeen lekuan jartzeko ahalmena izateak , arazoei hobeto aurre egiten lagunduko du eta.
- Motibazioa irakasteko tresna garrantzitsuenetarikoa da.
- Irakaslea inoiz ez da guztiz objektiboa izaten. Haren sentimenduak bere lanean nahasten dira.Inplikazio pertsonal handia.
- Ikasgelan sortzen diren arazoak, askotan irakaslearen bizitza pertsonalean dute eragina.
- Irakasleek euren ezagutzak eguneratu eta berritu behar dituzte denbora tarte ez oso luzeetan. Hau da, bizitzan zehar ikasten jarraitu behar da.
- Autoritatearen kontzeptua landu behar da ikasgeletan.Aurrerantzean ikasleek gizartean arazorik ez izateko eta heldu formalak izan daitezen.
- Metodologia eta dinamikak berritzea oso garrantzitsua da.Bai ingurunearen aldaketei moldatzeko, bai ezagutzak hobeto barnearazteko.
- Teknologia berriak sustatu ikaskideekin garrantzi handia dauka gaur egun.Ezagutzak modu didaktikoago batean irakasteko eta ikasleen interesa pizteko.
- Inposaketaren bidezko hezkuntza zaharkituta geratu da. Egun, talde lana beharrezkoa da, ikasle guztiak irakaslearekin batera bat izan behar dira. Talde kontzientzia lantzen da.
- Irakaslea gertutasuna eta afektibitatea erakutsi behar ditu; ikasleei konfiantza eta segurtasuna emateko.
- Irakaslea behar dituen oinarrizko ezaugarriak: kemena, egokitasuna, lasaitasuna, kontrola eta konfiantza bere buruarengan.
- Irakaslea pentsatzen irakatsi behar die bere ikasleei.Oinarrizko balio moralak eta etikoak, euren nortasuna txikitatik garatu dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario