martes, 22 de noviembre de 2011

ROBERT ROSENTHAL-en SAIAKUNTZA


Artikulua irakurtzen joan ahala, oraindik eta interesgarriagoa delakoan nago. Testu honetan, trebetasun berezi bat zuen, Hans izeneko zaldi bati buruz hasten da hizketan. Matematikako ariketak, gehiketak, erro karratuak, etab. egiten zituen ! Trebetasun horrek zientifikoen ezinegona sorrarazita, zergatia edo gakoa non zegoen ikusteko proba batzuk ezarri zizkioten. Emaitza ikaragarria izan zen, zaldiak jabearen eta ikusleen tentsioan eta begiradetan ikusten zuen emaitza egokia.

Ikerketa ikaragarri horretatik eta Pigmalionen mitotik ideiak hartuz, Robet Rosenthalek saiakuntza paregabe bat egin zuen. Eskola batean, bi gela egin zituen irakasleak engainatuz, eta ikasle on eta txarretan zatitutako ikasgelak zirela esanez  Urte bat geroago ateratako emaitzek, onen gelak emaitza hobeak zituela erakutsi zuen eta horren zergatia irakasleen tratuan zegoen, ikasle txarrei baino hobeto irakasten zieten materia. Horregatik, Robert Rosenthalek, guztienganako positibotasuna aldarrikatzen du. Positibotasunez pertsonak tratatzen baditugu, beraien gaitasunetan gehiago sinestuko dute eta ondorioz emaitza hobeak aterako dituzte.
Artikulu hau irakurri eta gero, konturatu egin naiz, nire kasu pertsonalean, bai eskola arloan bai beste arlo batzuetan, positibotasun horrek, niregan eragina izan duela. Eskolan adibidez, lanak edo azterketak egitean eta ondo ateratzean, zure auto-estima igo egiten da eta irakasleak gainera hitz egokiez saritzen badu, are eta gehiago. Arlo desberdinetan, futbolean edo etxeko zereginak ondo egitean adibidez, berdin berdina gertatzen da. Positibotasun horrek bultzatuta hurrengoan lan hori berdin edo hobeto burutzeko indarrak ematen dizkizu.

1 comentario:

  1. Izan zenituenak baino irakaslea hobea izan behar zenuke, zalantzarik gabe.
    Horixe litzateke gauzak ondo egitea.

    ResponderEliminar