Immigrazioa
egunerokotasunean sentitzen den fenomenoa da, migratzaileek ( euren
herrialdetik irten direnak) beste herrialde batera lekualdatzeko joera dugu.Lekualdaketa
honek kultura berriaren onarpena, hizkuntza eta harreman berriak dakarzkie
inmigranteei.Hezkuntzaren arloan,Gaur egun eskolak ume guztiei irekitzen dizkie atea.Horretan,adostasun handia dago ikasle
etorkinak eskolatzean eta gizarteratzeak duen garrantziaz. Horrek, bai hezitzaileentzat
zein iritsi berrientzat erronka handia suposatzen du, ikasgeletan ematen diren egoera
desberdinen ondorioz.
Iritsi
berrien erronkak eskola berrian:
- Hizkuntza berria
- Kultura ulertzeko zailtasunak
- Sozializazioa (ikaskide berriekin harremanetan jartzea).
- Ikasgaiak bideratutako ikuspuntuak eta jarduerak.
Irakasleen arloan, bestalde, irakasleek (tutoreek) oinarrizko
erabakiak hartu beharrean daude, ikasle etorkinen geroan garrantzia izango
dutenak. Honako galderei erantzun beharko zaie eta honen bidezko irtenbideak
aurkitzen saiatzea:
- Elkarlana edo ikasle etorkinak banatzea?
- Hizkuntzaren jarduerak: euskara ala gaztelera?
- Etorkinen hizkuntza eta kulturaren trataera.
- Eskola arrakastarako edo lanerako prestatu.
- Hezkuntza etorkinentzat edo ikasle ororentzat?
Etorkinek
ikasgeletan duten bizi balditzak eta sozializazioa sustatzeko hona hemen
zenbait errekurtso eta metodo posibleak:
- Hizkuntzen eta kulturen eguna eskolan
- Kultura arteko jaialdiak
- Kartelak eta posterrak ikastetxean
- Hizkuntzen eta kulturen astea eskolan
- Etorkinen hizkuntzen oinarrizko ezagupena: agurrak, esaldiak, abestiak.
- Balioen heziketa: elkartasuna, elkar lana, arrazakeria eta xenofobiaren aurka, eta abar.
Galdera hauek kontuan izan behar dira, etorkizuneko
irakasleen formakuntzan jorratu
beharreko funtseko eremua da eta; Urtero urtero Euskal Herriko ikasgelek jasaten duten
inmigrante kopuaren hazkundearen ondorioz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario