miércoles, 9 de noviembre de 2011

Irakaslearen Elkarrizketa: Hausnarketa Pertsonala

Lehen Hezkuntzako ikasketak egin nituen eskolak primerako oroitzapenak dakarzkit burura.Hori dela eta, elkarrizketaren lana klasean proposatzean , Lehen Hezkuntzako irakasle kuttunez gogoratu  eta hara abiatu nintzen. Bertan topatu nituen nire irakasle-ohi (ia) guztiak. Irakasle gelan batu ginen.Elkarrizketaren ideia proposatu baino lehen, urte hauetan zehar nik izandako aldaketetaz hitz egin genuen: ikasketaz, irrikaz, unibertsitatean izandako esperientziaz, etorkizunaz...
Azkenean, Begoña (ingeleseko irakaslea) hautatu nuen elkarrizketa egiteko; pertsona (eta irakasle) bikaina delako, hizkuntzarekin ondo maneiatzen delako eta betidanik nire familiaren laguna izan delako.
Gaia azaldu ostean,  kafetxoa esku artean izanda, grabagailua piztu eta bere esperientziak, krisialdiak eta etorkizunerako duen ikuspuntuak azaldu zizkidan.Ordu bete eman genuen hizketan,bikain azaldu zen.
Primerako esperientzia izan da, alde batetik irakaslearen mundua barrutik hobeto ulertzeko, jardunean ematen diren arazoak eta irakaskuntzan jarduteko behar den motibazioa barneratzeko.Eta bestalde, polita izan baitzen haurtzaroaren oroitzapenak berriro ere gogoratzeak eta irakasleak hainbat urte pasa ondoren ikustea.
Aurrera jarraitzeko kriston gogoak piztu dizkit esperentzia polit hau.

1 comentario:

  1. Erantzun hau copy-paste erakoa da
    Beste lanak zuzentzeari ekin diot eta zure hau berandu xamar iritsi zait.

    Ariketa honekin segitzeko jarraibideak klasean esan ditudanak dira, era antolatuagoan hemen
    Pertsonalizatutako tartea:
    Kontatzen duzunak ona ematen du, zalantza barik.
    Hurrengoan aldatu letra, izenburuetarako egokia izan daiteke, baina testu osoa irakurtzeko orduan sufrikarioa.
    _______________________________________

    ResponderEliminar