lunes, 14 de noviembre de 2011

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Nire elkarrizketa, Eibarko Unibertsitatean urte askotan zehar irakasten ibili den eta dabilen irakasle bati egindakoa izan da, Jesus Roldani hain zuzen ere.
Jesus, Heziketa Fisikoaren arloan espezializatua dagoen irakaslea da, baina horrez gain, irakasteko erari buruzko arloak ere irakatsi ditu. Klaseak emateaz gain, tutore bezala urte askotan zehar lan egin du, bere ikasleetaz asko arduratzen den eta beti laguntzeko prest dagoen pertsona delako.
Bere bizitzan zehar haur eta helduen klaseetan egin du lan, eta hori informazio iturri ona iruditu zait etorkizunean gertatuko diren esperientzietaz pixkat informatzeko eta arazo edo egoera horien aurrean zer egin behar den jakiteko.
Bukatzeko,  irakasle izateko jaioa dela esan nahiko nuke, lanbidea maite duelako, entzuten dakielako eta beti ikasteko prest eta motibatuta dagoelako bere eguneroko lanarekin. Horrek egiten du irakasle ona eta besteetatik desberdina izatea, bere ikasleekiko hurbiltasuna hain zuzen ere.

1 comentario:

  1. a) Eibarko Unibertsitatean? Ez da izango.

    b) Ez da egokiegia lan honetarako unibertsitate-irakaslea, zu oso bestelako egoera baterako ari zara formatzen: zure ikasleak zuregana ez dira etorriko nahi dutelako eta nahi dutenean ezin joan izango dira... adinak

    ResponderEliminar