martes, 15 de noviembre de 2011
Taldeko Hausnarketa: Elkarrizketa
Taldeko kide bakoitzak bere elkarrizketa egin ondoren, taldean batu eta komunean jarri ditugu gure esperientziak. Honen bitartez, zenbait ondorioetara ailegatu gara irakasle jardueraren inguruan.
Irakaslea izateko funtsezkoa da lanbidea maitatzea bai eta umeak estimatzea ere.Umeekiko enpatia lantzea oso garrantzitsua da, irakaslea umea haserre edo pozik badago bereizko , horrek nagusia da ikasleen oreka afektiboa bermatzeko.Horretaz gain, motibazioa eta hurbiltasuna erakutsi beharra du irakasle on batek; umeen arazoetan eta bere lanean inplikazioa erakusteak ikasleei konfiantza eta segurtasuna ematen baitdie.
Bizi garen garaitan ez du balio inposaketaren metodoa irakasteko orduan, baizik eta talde moduan aritzea, irakaslea taldeko kidea izatea eta bere ikasleekin jardutea irakasgaiak, solidaritatea eta elkar-laguntza hobeto barneratzeko.Umeekin gauza berriak esperimentatzea eta beraiekin ikastea poztasun handia eman diezaioke irakasleari.Teknologia berrien erabilera aspektu hau gogortzen eta indartzen lagundu dezake hezitzaileei. Beraz, irakaslea metodología eta didaktika berriak planteatzeko gai izan behar da, horretarako bere bizitzan zehar ikasten jarraitu behar du, modu egokienean bere ezagutzak haurrei trasmititu ahal izateko eta garai berriei aurre egiteko.
Laburbilduz eta amaitzeko, irakaslearen lana zera da; ikasleei pentsatzen irakastea, munduaren ikuspegi zabala transmititzea eta haur zoriontsu , adimentsu eta inplikatuak bideratzea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario