Artikulua
irakurtzen joan ahala, oraindik eta interesgarriagoa delakoan nago. Testu honetan,
trebetasun berezi bat zuen, Hans izeneko zaldi bati buruz hasten da hizketan. Matematikako
ariketak, gehiketak, erro karratuak, etab. egiten zituen ! Trebetasun horrek
zientifikoen ezinegona sorrarazita, zergatia edo gakoa non zegoen ikusteko proba
batzuk ezarri zizkioten. Emaitza ikaragarria izan zen, zaldiak jabearen eta
ikusleen tentsioan eta begiradetan ikusten zuen emaitza egokia.
Ikerketa ikaragarri
horretatik eta Pigmalionen mitotik ideiak hartuz, Robet Rosenthalek saiakuntza
paregabe bat egin zuen. Eskola batean, bi gela egin zituen irakasleak
engainatuz, eta ikasle on eta txarretan zatitutako ikasgelak zirela esanez Urte bat geroago ateratako emaitzek, onen
gelak emaitza hobeak zituela erakutsi zuen eta horren zergatia irakasleen
tratuan zegoen, ikasle txarrei baino hobeto irakasten zieten materia.
Horregatik, Robert Rosenthalek, guztienganako positibotasuna aldarrikatzen du.
Positibotasunez pertsonak tratatzen baditugu, beraien gaitasunetan gehiago sinestuko
dute eta ondorioz emaitza hobeak aterako dituzte.
Artikulu hau
irakurri eta gero, konturatu egin naiz, nire kasu pertsonalean, bai eskola
arloan bai beste arlo batzuetan, positibotasun horrek, niregan eragina izan
duela. Eskolan adibidez, lanak edo azterketak egitean eta ondo ateratzean, zure
auto-estima igo egiten da eta irakasleak gainera hitz egokiez saritzen badu,
are eta gehiago. Arlo desberdinetan, futbolean edo etxeko zereginak ondo
egitean adibidez, berdin berdina gertatzen da. Positibotasun horrek bultzatuta
hurrengoan lan hori berdin edo hobeto burutzeko indarrak ematen dizkizu.
Izan zenituenak baino irakaslea hobea izan behar zenuke, zalantzarik gabe.
ResponderEliminarHorixe litzateke gauzak ondo egitea.