Bilerarako deialdia:
Guraso agurgarriak,
Eneko Garayo Arreguiren tutorea naizelakoan
ebaluaketa saiorako deialdia egiten dizuet, zuen semearen prozedurak eta ikasgelan dituen jarrera eta
beste zenbait aspektu komentatzeko. Kurtsoa hasi denetik ikasgelan eta
ikasgaien erritmoari dagokionez jarrera nahiko pasiboa dauka ; beraz, gustatuko
litzaidake bileraren bitartez egoera zuei transmititzea eta ahal den heinean
arazoari irtenbide bat topatzea.
Bilera datorren asteko astelehenean ospatuko
dugu 3.1 ikasgelan, 12.3o etan. Etortzea posible ez bada, mesedez nirekin
harremanetan jarri.
Tutorea
Kasua:
Eneko 7 urteko mutil isila eta urduria da.
Lehen Hezkuntzako 2. Maila hasi bezain pronto adaptatzeko arazoak izan ditu.
Eneko ez da eroso sentitzen klasean eta negarrari ekiten dio deserosotasun hori
islatzeko. Lehenengo egunetan normaltzat hartu zen jarrera hori besteekiko
harreman gutxi izateagatik edota ikasgai berriei aurre egiteko “ beldurren” edo
frustrazioen ondorioz. Hilabeteak pasa ahala, nahiz eta ikasgai interesgarriak
eta zailtasun gabekoak izan negarrez diraun.
Bestalde, Enekoren atentzio faltak ere tutoreari zein
irakasleei larritzen zaie. Ez du interesik plantetzen zaizkion ariketa eta
jardunetan, nahiz eta egin beharrekoa ondo ulertu. Ez du klasean parte hartzen
ezta bere ikaskideekin behar den moduan moldatzen. Irakaslea berarekin lan
eginez gero, gogor lan egiten du baina bakarrik edota taldekan egotean guztiz
despistatuta ibiltzen da; horra hor, nota baxutxoen zergaitia.
Beraz,gurasoen kooperazioa beharrezkoa du
tutorea arazoaren zergaiti posibleak ulertzeko eta egoerari irtenbidea
hitzartzeko.
Galdetegia:
Bilerarako deialdia onartu eta gurasoak agurtu ostean, egoeraren berri izan
zuten gurasoek. Tutore gisa galdetegi errez bat planteatu nien ikaslearenohiturak eta egoera familiarra ezagutzeko.
- Nola baloratzen duzue Enekok duen errendimendua?
- Zein ikasgaietan uste duzue dituela zailtasun handiagoak eta txikiagoak?
- Eskolatik beste ariketak praktikatzen ditu (kirola, musika, pintura..)?
- Badauka Eneko ikasteko ordutegia eta lekua etxean?Zenbat ordu ikasten du egunero?
- Bere lana gainbegiratzen duzue?
- Nolakoa da zuekin duen komunikazioa?Uzkurra ala bere arazoak konpartitzen ditu?
- Nola definituko zenukete Enekoren izaera/pertsonalitatea?
Elkarrizketa eta Ebaluazioa
Elkarrizketan egoeraren zenbait aspektu
jorratu genituen, hala nola etxeko komunikazioa, sozializazio arazoak ,
adaptazio eza eta gurasoen kezka agerian gelditu zen Enekok bai etxean bai
eskolan duen jarreraren aurrean. Arazoa hobeto uler zezaten Ikastolaren pedagogoa
, bilerara gonbidatzea ideia interesgarria iruditu zitzaidan , gurasoak
lasaitzeko ( jarrera enpatiko eta lagungarria mantentzeko) eta arazoari aurre
egiteko tresna eta errekurtso gehiagoz baliatzeko.
Pedagogoa aurretik egoeraz jabetuta zegoen irakasle
eta tutoreok izandako beste zenbait biltzarren
ondorioz. Honek ikuspegi profesionalagoa planteatu eta transmititu zien
gurasoei, alderdi kognitibo/ afektiboari erreferentziak eginez.
Bileraren azken zatian, laurok konpromisoak
hartu genituen Enekoren egoera hobetzeko. Taldeko ariketak, jarduera
dinamikoagoak, ikasle asanbladak eta arreta handiagoa jarriko diot tutore
moduan. Pedagogoak, berriz, astean behin Enekorekin elkartuko da alde
psikologikoa indartzeko eta ikaslea motibatzeko. Gurasoek bere aldetik, etxean
komunikazioa gehiago sustatzen saiatuko dira eta euren eskuetan dagoen guztia egitera konprometitu
dira ere.
Errubrika
Bikain (****)
- Egindako lana proposatutako gaiarekin bat
dator eta argi islatzen da.
- Eskainitako informazioa eta planteamenduak
lotura eta kohesioa daukate.
- Gaiari (arazoari) ebaluazio landua eta onargarria
eman zaio.
- Irakaslearen rolan primeran sartu da.
- Hitz
egiteko era aproposa da eta ulergarria.
- Kreatibitatea
- Lana gogoz hartu dute eta interesatuta
ikusten zaie.
Oso ondo (***)
- -
Egindako lana proposatutako
gaiarekin bat dator eta argi islatzen da.
- -
Ideiak eta planteamenduak lotura
daukate.
-
-Arazoaren irtenbideak argiak
daude.
-
-Irakaslearen rola ulertzen du eta
plasmatzen du.
-
-Tutorea jarrera ulergarria du
hizketan.
Ondo ( **)
- -Landutako aspektuak gaiarekin
zerikusirik dute.
- -
Orokorrean ideak modu argian
planteatu dira.
- -Arazoari emandako irtenbideak eta
proposamenak daude baino pixka bat eskasak dira.
- -Irakaslearen hizketaldia nahiko
ulergarria izan da.
- -Irakaslearen rola ulertzen saiatu
da.
Gutxi (*)
-Egindakoa ez du zerikusirik planteatutako
gaiarekin
-Ideak ez dira koherenteak ezta onargarriak
-Arazoari emandako irtenbideak eskasak eta ez
daude batere argi
-Irakaslea hitz egitean ez zaio ulertzen, ez du
naturalitatez landu.
-Ez dute uertu tutore baten lana eta jokatzen
duen rola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario