sábado, 22 de octubre de 2011

Hezkuntza publikoaren aldeko manifestazioa

Albiste honetan erreparatzen den gaia, Nafarroako hezkuntza sistemaren murrizketaren buruzkoa da. Albiste interesagarria dela esango nuke, albiste konkretu honetan, Nafarroaz gain, estatu osoan zehar gertatzen ari den gauza bat delako.
Artikuluan dioenez, hezkuntza publikoan matrikulatutako ikasleen ehunekoa igo egin da, eta horrek ekonomiaren hobekuntza dakarrela azalarazten dute. Horregatik, askok eta askok, ez dute ulertzen hezkuntza sistemaren murrizketaren zergatia, zeren eta azaltzen dutenez, azken urteotan, 100 milioi euroko murrizketa egin da.
Murrizketa horien artean, giza baliabide eta materialaren murrizketa ekarri du, ondoren hainbat datu konkretu azalduz, irakasleek klase emateko kalitate edo mailari eta ikasleen prestakuntzan, kalte egiten dutenak.
Bukatzeko, proposamen bat egiten diote estatuari, hezkuntza sistemari behar den beste ekonomia eta interesa eman behar zaiola eta ez hainbeste lehentasun eman, ekonomian oinarritutako azpiegiturei.
                                                                                                          

miércoles, 19 de octubre de 2011

AUTOKRITIKA

Adimen anitzei burruzko informazioa bilatzea eta azaltzea tokatu zait. Betiko lan taldetan banadurik egon gara, gure kasuan lauko taldeak, eta tokatu zaigun adimen motari buruzko informazioa bilatu dugu.
Ariketa honen helburua talde lana bermatzea dela esan dezaket, komunean jarri baitugu beste taldeki partaide batzuekin batera. Informazioa ondo laburtuta eta idatzita eduki ondoren azalpena egin beharra dago.
Azalpena egiterakoan, irakasle errolaren barruan dartu naiz, eta euskaraz hitz egiteko zailtasun pixka bat eduki arren ondo egin dudala pentsatzen dut. Motza izan da baina adimen anitzaren informazio basikoa eskuratzeko baliagarria izan da.
Praktika lan hau oso interesgarria iruditu zait, horrela denon artean ikasten dugulako zer diren adimen mota hauek eta hortik aparte irakasle baten moduan jokatzen dugu.

AUTOKRITIKA

Klasean landu ditugun adimen bi motetatik, emozionala eta anitza, bigarrenari buruzko informazioa bilatzea eta ulertzea tokaty zaigu. Informazioa aurkitu eta gero, laburpen txiki bat egin behar izan dugu gure hitzak erabiliz, hobeto ulertzeko eta azaltzerako orduan errazagoa izateko.
Klaseko guztiek euren praktika taldeekin bukatu eta gero, adimen mota berberak landu dituztenekin alderatu ditugu, ondorio hobeak ateratzeko eta informazioa ziurtatzeko. Gure taldeko bakoitza beste taldekoekin joan da.
Lanaren aurkezpena jendaurrean egiterakoan, zailtasun txiki batzuk eduki ditut urduritasuna dela eta, klasekide asko ez baititut ezagutzen. Horrez gain, beste guztia ondo joan dela esan daiteke, informazio asko eman beharrik ez zegoelako, azalpen txikia izan baita.
Adimenei buruzko lan honek, horiei buruzko informazioa eskuratzeaz gain, talde lana bermatzeko eta denen aurrean aurkezteko oso baliagarria izan da, etorkizunean horrelako esperientziak bizi izango baititugu.


martes, 18 de octubre de 2011

AUTOKRITIKA


Adimen anitzen autokritika:
Nire ustez , adimenen praktika oso egokia egon da.Adimen anitzen teoria tokatu zitzaidan eta horren inguruko informazioa bilatu behar zen.Informazio horretatik,hainbat gauza ikasi nituen,esate baterako 8 adimen daudela: adimen espaziala,musikala,logiko-matematikoa,interpertsonala,intrapertsonala,lingistikoa ,espirituala eta naturalista hain zuzen.Informazioa bilatu ondoren,5 kideetako taldeak antolatu ziren,bakarkako hausnarketaren eztabaida, hau da, gure ikuspuntua edo iritzia eman, gure zeregina izan zen.Hori egin ondoren,10 idei nagusi aurkitu behar genuen eta adimen emozionalen talde bati ,adimen anitzen teoria edo idei nagusiak azaldu beharra zegoen eta gero alderantziz.
Irakaslea izateko momentuan,umearen gaitasunak sailkatzeko praktika hau baliagarria izan daiteke.

AUTOKRITIKA


Talde osoan bi adimen moten artean banandu ginen; adimen anitzak eta adimen emozionala.Informazioa bilatu ondoren 5 kideko taldeetan ( berez hasieran gure taldeko ez ziren ikaskideekin) batu eta komunean jarri genituen bakoitzaren lanaren ideia nagusiak. Horrela nire lana gehiago mamitzeko eta perspektiba desberdinak ezagutzeko aukera izan nuen. Lan osoa talde aurrean aurkezterakoan, ez dut arazo handirik izan, nahiko ondo moldatzen bainaiz jende aurrean hitz egiten naiz eta pixka bat urduri egon. Nire ustez eta taldearen esanetan argi azaldu ditut gaia eta bere ondorioak ( irakaslearen jarduerarekin lotuz). Ariketa egokia iruditu zait, bai adimenen teoriak ezagutzeko,irakasle lanean erabili ahal izateko eta besteen aurrean hitz egiteko konfiantza lantzeko.

domingo, 16 de octubre de 2011

Ezkerrak zonalde mistoa eta ez euskaldunaren hezkuntza eskubideak berdintzea proposatzen du

Horrela adierazi dute Ezkerrako parlamentarioek, zeinek "hitzarmena lortzea nahi" dutela zehaztu baituten. Horrela, beraiek azaldu dutenaren arabera, "euskarak Nafarroan duen eskaera handiena" da hau, bakarra ez den arren.
Marisa de Simonek erran duenez, duela 25 urte ezarri zen legearengatik gizartea asko aldatu zen eta eskolarizatzearen arazoa areagotu zen.
"Gizartearen zati batek hizkuntza herraminta politikoa bezala erabiltzen" duela ukatu eta gero, "eredu linguistikoak aldatu behar" direlaren alde dagoela argi utzi du.
Honen inguruan, Txema Mauleonek azaldu du I-Ek "legearen aldaketa xumea" egitea nahi duela, "guztiek eskubide guztiak izateko".
Aldi berean, Pablo Archelek, Kongresuko hautagaiak, proposamena "oso erabilgarria" dela erran du, "ez behartzeko eta ez debekatzeko".