miércoles, 19 de octubre de 2011

AUTOKRITIKA

Klasean landu ditugun adimen bi motetatik, emozionala eta anitza, bigarrenari buruzko informazioa bilatzea eta ulertzea tokaty zaigu. Informazioa aurkitu eta gero, laburpen txiki bat egin behar izan dugu gure hitzak erabiliz, hobeto ulertzeko eta azaltzerako orduan errazagoa izateko.
Klaseko guztiek euren praktika taldeekin bukatu eta gero, adimen mota berberak landu dituztenekin alderatu ditugu, ondorio hobeak ateratzeko eta informazioa ziurtatzeko. Gure taldeko bakoitza beste taldekoekin joan da.
Lanaren aurkezpena jendaurrean egiterakoan, zailtasun txiki batzuk eduki ditut urduritasuna dela eta, klasekide asko ez baititut ezagutzen. Horrez gain, beste guztia ondo joan dela esan daiteke, informazio asko eman beharrik ez zegoelako, azalpen txikia izan baita.
Adimenei buruzko lan honek, horiei buruzko informazioa eskuratzeaz gain, talde lana bermatzeko eta denen aurrean aurkezteko oso baliagarria izan da, etorkizunean horrelako esperientziak bizi izango baititugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario