martes, 6 de diciembre de 2011

"Irakasle gehienek, klaseak era egokian emateko zailtasunak dituzte"

ABC-en Jesus Signes idatzitako artikulua dugu honetan.Klasean zein lehen kurtso honetan etengabe jorratzen ari garen gai aproposaren inguruan informazioa eskaini eta eztabaidarako bidea proposatzen da: Irakasleen zailtasunak klaseak ematerakoan.

Irakaslearen Defendatzaile telefonoaren deiak erreferentziatzat hartuta ( 2010-2011 ikasturtean 3.683 dei) gaur egungo hezitzaileen egoera larria argira atera da. Ikasleen jarrera desegokiak, irainak, errespetu eta autoritate fatal eta erasoak kolektiboaren sendotasuna, segurtasuna eta motibazioa minatzen dute urtetik urtera, batik bat Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Berez zerk eragiten du egoera hauek? Irakasleen arazoa da edo ikasleena?

Irakasle sindikatuen esanetan,familiek euren seme-alaben hezkuntzarekiko inplikazio falta, ikasleen betebeharren bazterketa eta hezkuntzaren arau finkoen galerak arazoaren oinarria dira. Horrek , beraz, efektu kate bat sortzen du, baloreen galera (errespetua, morala, etica..) irakasleen deskreditua eta autoritate faltarako bidea eraikitzen du , gazteen implikazio maila- bai familiarekiko bai gizarteenganako- nulua bihurtuz eta indisziplinatutako belaunaldien sorrerari sarrera ematen dio. Horrela jarraituz gero, zer nolako gizartea eta mundua espero zaie datorren belaunaldikoei edota gure seme-alabei?

Arazoa konpontzeko zenbait alderdiek ( sindikatuek, irakasle kolektiboek...) Gobernuari hezkuntzaren erreformak eskatzen dizkiote, ezagutzen balorazioa, diru laguntzak , exigentzia maila altuagoak eta kohesioa heziketen artean esaterako. Nire ustez eta askoren ustez ( Reijo Aholainen, Finlandiako Hezkuntza Ministerioaren zuzendaria ere planteatzen duen moduan), problematikaren sustraia familiaren nukleoan dago. Familiek balio moralak, diszplina , errespetua eta kontzientzia soziala irakatsi behar dizkiete euren seme-alabei sehaskan egon bezain laster; ez baitda irakasleen lana soilik hori transmititzea, gurasoen kooperazioa funtsezkoa da.. Irakasleak bere aldetik, klaseen praktikotasuna eta motibazioa piztu behar dute ikasleengan  ikasleen interesetan murgildu eta kolektibotasun kontzientzia bereganatu gizarte eta Administrazioaren aurrean zapalduak ez izateko.

Katea berreraikiz gero, arazoa suntsitu daiteke.

2 comentarios:

  1. Oso gai interesgarriari heldu diozu; agian, ikuspegi sozialegitik. Egunkariak eman dion ikuspegitik honatzago ibili behar zenuke, baina interesgarri.

    Izenpetzea falta da.

    ResponderEliminar
  2. Izenpetzarenari kasurik ez, zuenean etiketak goian agertzen dira-eta (beste guztiek behar dituzte)

    ResponderEliminar