lunes, 28 de noviembre de 2011

ESKOLA BEZALA ERABILTZEN DIREN ETXOLAK KENTZEN JOANGO DIRA


Kataluniako hezkuntza departamentuak adierazi du, eskola bezala erabiltzen dituzten etxolak, pixkanaka  kentzen joango direla. Ikasleen  gurasoen elkarteak bere desadostasuna erakutsi du eta ondorioz, etxola horien gehiengo iraupena 3 urtekoa izango dela adostu dute.

Arazo hauen zergatia argudiatzeko, hezkuntza departamentuak, planifikazio denbora eskasari (hilabete eta erdi) eutsi diote. Denbora horretan, etxolen %4 kendu dituzte, zaharrenetatik hasita, eta etorkizunari begira datu ona da, zeren eta ildo berdinetik jarraituko dute ahalik eta etxola gutxien geratu arte.

ABC egunkarian agertzen den artikulu hau interesgarria iruditu zait, zeren eta ez nekien horrelako eskolak zeudenik. Testuan dioen bezala, badirudi era horretako etxola asko daudela eskola funtzioa egiten. 

Etxola horietan klase ematen dutenek, baliabide eskasak dituztela esango nuke, baina hainbeste badaude zergati batengatik izango da eta agian, hain txarrak ez direla esan daiteke. Hala ere, ados nago etxola horiek aldatzearen erabakiarekin, zeren eta ikasteko, umeek ahalik eta baliabide onenak izan behar dituzte gustura eta hobeto ikasteko. Honekin batera, espero dut etorkizunean mota horretako eskolak desagertzea edo bakarrik kasu berezietan egotea.

1 comentario:

  1. Ba, hemen ere erabiltzen dira horren antzerakoak; agian, kartzela itxura gutxiagodunak, baina erabiltzen dira.

    ResponderEliminar