jueves, 15 de diciembre de 2011

LATINO-AMERIKAR IKASLEEN ERDIAK BULLYINGA SUFRITZEN DU


Lehen irakurri dudan berrria, txundituta hutsi nau munduko herrialdetako eskoletan gertatzen denarekin. Amerika Latinoan, UNESCO ikerketa baten bitartez neurtu izan dute lehen hezkuntzako umeek jasaten dituzten arazoak, “Bullyng” edo “maltrato verbal” bezala.
Umeek lurralde hauetan, lapurretak, irainak eta golpeak jasaten dituzte gehienbat bere klaseko adiskideengatik. Arazo hauek dauden klasetan, bereizten dira umeekiko ikasgaien ez- aurrerapen matematika eta irakurketan.
Bestalde, Amerika Latineko herrialde guztietan eskola arazo hauek desberdinak izaten dira. Ala nola, Kolonbian lapurreta da nagusi, Argentinan berriz, irainak eta umeen arteko golpeak dira nagusi.
Azkenik, aipagarria da esatea, neskek mutilek baino bullyng gutxiago jasaten dutela eta hirietan herrietan baino arazo gehiago daude.
Harritzekoa da, zer nolako egoerak jasaten diren munduko eskoletan umeen artean. Inork ez du horrelakorik merezi.

martes, 13 de diciembre de 2011

GAIA LANTZEKO DISEINUA


GAIA: atzerritar etorri berria eskola euskaldunera
GELA: lehen hezkuntzako 2. maila (7 urte)
NON: Trapagarango Eskontrilla eskola
IZENA: Laila
GURASOEN IZENAK: Inazio eta Amaia
NONDIK: Saharatik
SEXUA: Neska
HIZKUNTZA: Saharauia (Euskal Herrian erabiltzen direnak: euskara eta gaztelania)
FAMILIA: Familia euskaldun batengatik adoptatua
OHITURAK: Ez ditu hemengo ohiturak ezagutzen
INGURUNEA: adaptazioa baliabideetan, kliman, gizartean, kultura, erlijioan ,…
IKASKETAK: Saharan urte gutxi igaro zituen eskolan, horregatik heziketa maila ez da berdina Euskal Herriko umeenarekin alderatuz. *Arazo hau ebaztea ez da zaila izango, oraindik zazpi urte dituelako eta umeek adin horietan oraindik ez dute ezagutza handirik. Horregatik, klase partikular batzuekin, zerbait aurreratu genezake.
HARREMANAK: Umeak adin hauetan nahiko txarrak dira, eta berarekin sartzen ziren arrazagatik, isila zelako, hizkuntza ez zekielako, …
KASUA LANTZEK PAUSUAK:
·         Arreta handiagoa eduki, integrazioa errazteko. Bere gainean egon ahalik eta denbora gehien, zailtasunak gutxi izan daitezen.
·         Eskolako orduez gain, klase partikularrak:
o   Hizkuntza ikasteko
o   Beste umeen mailara ailegatzeko *
o   Familiarekin hitz egin behar da, egoera nolakoa den jakiteko eta ahalik eta era egokienean tratatu ahal izateko.
·         Ikaskideei Lailaren egoeraz hitz egin eta hauen laguntza eskatu, ikasketak eta adaptazioa hobea eta azkarragoa egiteko.
·         Zentroko irakasle guztiek, egoera honen berri izan behar dute eta hori jakinik era egokian jokatu, erraztasunak emanez, laguntza emanez …
·         Klasean arrazakeriaren kontrako hitzaldiren bat eman, umeak kontzientziatzeko eta ondorioz, Lailari ahalik eta laguntza gehien emateko.
·         Irakasleen klase partikularrez aparte, gurasoek etxean ere hizkuntza irakatsi beharko diote. Ohiturak, kultura … denborarekin integratzen jakingo ditu.
·         Lehenengo urteko hizkuntza mailaren eta emaitzen arabera, errepikatu edo jarraitzeko erabakia hartu.

GURASOEKIN TUTORIZAZIOA

Bilerarako deialdia:

Guraso agurgarriak,
Eneko Garayo Arreguiren tutorea naizelakoan ebaluaketa saiorako deialdia egiten dizuet, zuen semearen  prozedurak eta ikasgelan dituen jarrera eta beste zenbait aspektu komentatzeko. Kurtsoa hasi denetik ikasgelan eta ikasgaien erritmoari dagokionez jarrera nahiko pasiboa dauka ; beraz, gustatuko litzaidake bileraren bitartez egoera zuei transmititzea eta ahal den heinean arazoari irtenbide bat topatzea.
Bilera datorren asteko astelehenean ospatuko dugu 3.1 ikasgelan, 12.3o etan. Etortzea posible ez bada, mesedez nirekin harremanetan jarri.
                                                                   
 Tutorea

 Kasua: 

Eneko 7 urteko mutil isila eta urduria da. Lehen Hezkuntzako 2. Maila hasi bezain pronto adaptatzeko arazoak izan ditu.

Eneko ez da eroso sentitzen klasean eta negarrari ekiten dio deserosotasun hori islatzeko. Lehenengo egunetan normaltzat hartu zen jarrera hori besteekiko harreman gutxi izateagatik edota ikasgai berriei aurre egiteko “ beldurren” edo frustrazioen ondorioz. Hilabeteak pasa ahala, nahiz eta ikasgai interesgarriak eta zailtasun gabekoak izan negarrez diraun.

Bestalde,  Enekoren atentzio faltak ere tutoreari zein irakasleei larritzen zaie. Ez du interesik plantetzen zaizkion ariketa eta jardunetan, nahiz eta egin beharrekoa ondo ulertu. Ez du klasean parte hartzen ezta bere ikaskideekin behar den moduan moldatzen. Irakaslea berarekin lan eginez gero, gogor lan egiten du baina bakarrik edota taldekan egotean guztiz despistatuta ibiltzen da; horra hor, nota baxutxoen zergaitia.
Beraz,gurasoen kooperazioa beharrezkoa du tutorea arazoaren zergaiti posibleak ulertzeko eta egoerari irtenbidea hitzartzeko.

Galdetegia:

Bilerarako deialdia onartu  eta gurasoak agurtu ostean, egoeraren berri izan zuten gurasoek. Tutore gisa galdetegi errez bat planteatu nien ikaslearenohiturak eta egoera familiarra ezagutzeko.
  • Nola baloratzen duzue Enekok duen errendimendua?
  • Zein ikasgaietan uste duzue dituela zailtasun handiagoak eta txikiagoak?
  • Eskolatik beste ariketak praktikatzen ditu (kirola, musika, pintura..)?
  • Badauka Eneko ikasteko ordutegia eta lekua etxean?Zenbat ordu ikasten du egunero?
  • Bere lana gainbegiratzen duzue?
  • Nolakoa da zuekin duen komunikazioa?Uzkurra ala bere arazoak konpartitzen ditu?
  • Nola definituko zenukete Enekoren izaera/pertsonalitatea?

 Elkarrizketa eta Ebaluazioa

Elkarrizketan egoeraren zenbait aspektu jorratu genituen, hala nola etxeko komunikazioa, sozializazio arazoak , adaptazio eza eta gurasoen kezka agerian gelditu zen Enekok bai etxean bai eskolan duen jarreraren aurrean. Arazoa hobeto uler zezaten Ikastolaren pedagogoa , bilerara gonbidatzea ideia interesgarria iruditu zitzaidan , gurasoak lasaitzeko ( jarrera enpatiko eta lagungarria mantentzeko) eta arazoari aurre egiteko tresna eta errekurtso gehiagoz baliatzeko.

Pedagogoa aurretik egoeraz jabetuta zegoen irakasle eta tutoreok izandako beste zenbait biltzarren  ondorioz. Honek ikuspegi profesionalagoa planteatu eta transmititu zien gurasoei, alderdi kognitibo/ afektiboari erreferentziak eginez.

Bileraren azken zatian, laurok konpromisoak hartu genituen Enekoren egoera hobetzeko. Taldeko ariketak, jarduera dinamikoagoak, ikasle asanbladak eta arreta handiagoa jarriko diot tutore moduan. Pedagogoak, berriz, astean behin Enekorekin elkartuko da alde psikologikoa indartzeko eta ikaslea motibatzeko. Gurasoek bere aldetik, etxean komunikazioa gehiago sustatzen saiatuko dira  eta  euren eskuetan dagoen guztia egitera konprometitu dira ere.


Errubrika 

Bikain (****)
- Egindako lana proposatutako gaiarekin bat dator eta argi islatzen da.
- Eskainitako informazioa eta planteamenduak lotura eta kohesioa daukate.
- Gaiari (arazoari) ebaluazio landua eta onargarria eman zaio.
- Irakaslearen rolan primeran sartu da.
- Hitz egiteko era aproposa da eta ulergarria.
- Kreatibitatea
- Lana gogoz hartu dute eta interesatuta ikusten zaie.

Oso ondo (***)
-         -  Egindako lana proposatutako gaiarekin bat dator eta argi islatzen da.
-         -  Ideiak eta planteamenduak lotura daukate.
-          -Arazoaren irtenbideak argiak daude.
-          -Irakaslearen rola ulertzen du eta plasmatzen du.
-          -Tutorea jarrera ulergarria du hizketan.

Ondo ( **)
-        -Landutako aspektuak gaiarekin zerikusirik dute.
-       - Orokorrean ideak modu argian planteatu dira.
-        -Arazoari emandako irtenbideak eta proposamenak daude baino pixka bat eskasak dira.
-        -Irakaslearen hizketaldia nahiko ulergarria izan da.
-        -Irakaslearen rola ulertzen saiatu da.

Gutxi (*)
-Egindakoa ez du zerikusirik planteatutako gaiarekin
-Ideak ez dira koherenteak ezta onargarriak
-Arazoari emandako irtenbideak eskasak eta ez daude batere argi
-Irakaslea hitz egitean ez zaio ulertzen, ez du naturalitatez landu.
-Ez dute uertu tutore baten lana eta jokatzen duen rola.

Tutoretza saioa: Tutore rola

Hona hemen sortutako bideoa Lehen Hezkuntzako ikasleak tutore/ pedagogo rola izanez

martes, 6 de diciembre de 2011

"Irakasle gehienek, klaseak era egokian emateko zailtasunak dituzte"

ABC-en Jesus Signes idatzitako artikulua dugu honetan.Klasean zein lehen kurtso honetan etengabe jorratzen ari garen gai aproposaren inguruan informazioa eskaini eta eztabaidarako bidea proposatzen da: Irakasleen zailtasunak klaseak ematerakoan.

Irakaslearen Defendatzaile telefonoaren deiak erreferentziatzat hartuta ( 2010-2011 ikasturtean 3.683 dei) gaur egungo hezitzaileen egoera larria argira atera da. Ikasleen jarrera desegokiak, irainak, errespetu eta autoritate fatal eta erasoak kolektiboaren sendotasuna, segurtasuna eta motibazioa minatzen dute urtetik urtera, batik bat Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Berez zerk eragiten du egoera hauek? Irakasleen arazoa da edo ikasleena?

Irakasle sindikatuen esanetan,familiek euren seme-alaben hezkuntzarekiko inplikazio falta, ikasleen betebeharren bazterketa eta hezkuntzaren arau finkoen galerak arazoaren oinarria dira. Horrek , beraz, efektu kate bat sortzen du, baloreen galera (errespetua, morala, etica..) irakasleen deskreditua eta autoritate faltarako bidea eraikitzen du , gazteen implikazio maila- bai familiarekiko bai gizarteenganako- nulua bihurtuz eta indisziplinatutako belaunaldien sorrerari sarrera ematen dio. Horrela jarraituz gero, zer nolako gizartea eta mundua espero zaie datorren belaunaldikoei edota gure seme-alabei?

Arazoa konpontzeko zenbait alderdiek ( sindikatuek, irakasle kolektiboek...) Gobernuari hezkuntzaren erreformak eskatzen dizkiote, ezagutzen balorazioa, diru laguntzak , exigentzia maila altuagoak eta kohesioa heziketen artean esaterako. Nire ustez eta askoren ustez ( Reijo Aholainen, Finlandiako Hezkuntza Ministerioaren zuzendaria ere planteatzen duen moduan), problematikaren sustraia familiaren nukleoan dago. Familiek balio moralak, diszplina , errespetua eta kontzientzia soziala irakatsi behar dizkiete euren seme-alabei sehaskan egon bezain laster; ez baitda irakasleen lana soilik hori transmititzea, gurasoen kooperazioa funtsezkoa da.. Irakasleak bere aldetik, klaseen praktikotasuna eta motibazioa piztu behar dute ikasleengan  ikasleen interesetan murgildu eta kolektibotasun kontzientzia bereganatu gizarte eta Administrazioaren aurrean zapalduak ez izateko.

Katea berreraikiz gero, arazoa suntsitu daiteke.

lunes, 28 de noviembre de 2011

ESKOLA BEZALA ERABILTZEN DIREN ETXOLAK KENTZEN JOANGO DIRA


Kataluniako hezkuntza departamentuak adierazi du, eskola bezala erabiltzen dituzten etxolak, pixkanaka  kentzen joango direla. Ikasleen  gurasoen elkarteak bere desadostasuna erakutsi du eta ondorioz, etxola horien gehiengo iraupena 3 urtekoa izango dela adostu dute.

Arazo hauen zergatia argudiatzeko, hezkuntza departamentuak, planifikazio denbora eskasari (hilabete eta erdi) eutsi diote. Denbora horretan, etxolen %4 kendu dituzte, zaharrenetatik hasita, eta etorkizunari begira datu ona da, zeren eta ildo berdinetik jarraituko dute ahalik eta etxola gutxien geratu arte.

ABC egunkarian agertzen den artikulu hau interesgarria iruditu zait, zeren eta ez nekien horrelako eskolak zeudenik. Testuan dioen bezala, badirudi era horretako etxola asko daudela eskola funtzioa egiten. 

Etxola horietan klase ematen dutenek, baliabide eskasak dituztela esango nuke, baina hainbeste badaude zergati batengatik izango da eta agian, hain txarrak ez direla esan daiteke. Hala ere, ados nago etxola horiek aldatzearen erabakiarekin, zeren eta ikasteko, umeek ahalik eta baliabide onenak izan behar dituzte gustura eta hobeto ikasteko. Honekin batera, espero dut etorkizunean mota horretako eskolak desagertzea edo bakarrik kasu berezietan egotea.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Atzerritar Etorri-Berria


Immigrazioa egunerokotasunean sentitzen den fenomenoa da, migratzaileek ( euren herrialdetik irten direnak) beste herrialde batera lekualdatzeko joera dugu.Lekualdaketa honek kultura berriaren onarpena, hizkuntza eta harreman berriak dakarzkie inmigranteei.Hezkuntzaren arloan,Gaur egun eskolak ume guztiei irekitzen dizkie atea.Horretan,adostasun handia dago ikasle etorkinak eskolatzean eta gizarteratzeak duen garrantziaz. Horrek, bai hezitzaileentzat zein iritsi berrientzat erronka handia suposatzen du, ikasgeletan ematen diren egoera desberdinen ondorioz.
Iritsi berrien erronkak eskola berrian:

  • Hizkuntza berria
  • Kultura ulertzeko zailtasunak
  • Sozializazioa (ikaskide berriekin harremanetan jartzea).
  • Ikasgaiak bideratutako ikuspuntuak eta jarduerak. 

Irakasleen eta gainontzeko profesionalen artean kezka handia dago lanak nola egin eta ikasle etorkinak integratzeko orduan.Kezka nagusia formazio faltarena da, eta erronka berriei erantzuteko baliabideen eskasia.
Irakasleen arloan, bestalde,  irakasleek (tutoreek) oinarrizko erabakiak hartu beharrean daude, ikasle etorkinen geroan garrantzia izango dutenak. Honako galderei erantzun beharko zaie eta honen bidezko irtenbideak aurkitzen saiatzea:
  1. Elkarlana edo ikasle etorkinak banatzea?
  2. Hizkuntzaren jarduerak: euskara ala gaztelera?
  3. Etorkinen hizkuntza eta kulturaren trataera.
  4. Eskola arrakastarako edo lanerako prestatu.
  5. Hezkuntza etorkinentzat edo ikasle ororentzat?  
  
 
Etorkinek ikasgeletan duten bizi balditzak eta sozializazioa sustatzeko hona hemen zenbait errekurtso eta metodo posibleak:
    • Hizkuntzen eta kulturen eguna eskolan
    • Kultura arteko jaialdiak
    • Kartelak eta posterrak ikastetxean
    • Hizkuntzen eta kulturen astea eskolan
    • Etorkinen hizkuntzen oinarrizko ezagupena: agurrak, esaldiak, abestiak.
    • Balioen heziketa: elkartasuna, elkar lana, arrazakeria eta xenofobiaren aurka, eta abar.
 Galdera hauek kontuan izan behar dira, etorkizuneko  irakasleen formakuntzan jorratu beharreko funtseko eremua da eta; Urtero urtero Euskal Herriko ikasgelek jasaten duten inmigrante kopuaren hazkundearen ondorioz.
                   
                      

 





martes, 22 de noviembre de 2011

ROBERT ROSENTHAL-en SAIAKUNTZA


Artikulua irakurtzen joan ahala, oraindik eta interesgarriagoa delakoan nago. Testu honetan, trebetasun berezi bat zuen, Hans izeneko zaldi bati buruz hasten da hizketan. Matematikako ariketak, gehiketak, erro karratuak, etab. egiten zituen ! Trebetasun horrek zientifikoen ezinegona sorrarazita, zergatia edo gakoa non zegoen ikusteko proba batzuk ezarri zizkioten. Emaitza ikaragarria izan zen, zaldiak jabearen eta ikusleen tentsioan eta begiradetan ikusten zuen emaitza egokia.

Ikerketa ikaragarri horretatik eta Pigmalionen mitotik ideiak hartuz, Robet Rosenthalek saiakuntza paregabe bat egin zuen. Eskola batean, bi gela egin zituen irakasleak engainatuz, eta ikasle on eta txarretan zatitutako ikasgelak zirela esanez  Urte bat geroago ateratako emaitzek, onen gelak emaitza hobeak zituela erakutsi zuen eta horren zergatia irakasleen tratuan zegoen, ikasle txarrei baino hobeto irakasten zieten materia. Horregatik, Robert Rosenthalek, guztienganako positibotasuna aldarrikatzen du. Positibotasunez pertsonak tratatzen baditugu, beraien gaitasunetan gehiago sinestuko dute eta ondorioz emaitza hobeak aterako dituzte.
Artikulu hau irakurri eta gero, konturatu egin naiz, nire kasu pertsonalean, bai eskola arloan bai beste arlo batzuetan, positibotasun horrek, niregan eragina izan duela. Eskolan adibidez, lanak edo azterketak egitean eta ondo ateratzean, zure auto-estima igo egiten da eta irakasleak gainera hitz egokiez saritzen badu, are eta gehiago. Arlo desberdinetan, futbolean edo etxeko zereginak ondo egitean adibidez, berdin berdina gertatzen da. Positibotasun horrek bultzatuta hurrengoan lan hori berdin edo hobeto burutzeko indarrak ematen dizkizu.

martes, 15 de noviembre de 2011

Taldeko Hausnarketa: Elkarrizketa


Taldeko kide bakoitzak bere elkarrizketa egin ondoren, taldean batu eta komunean jarri ditugu gure esperientziak. Honen bitartez,  zenbait ondorioetara ailegatu gara irakasle jardueraren inguruan.

Irakaslea izateko funtsezkoa da lanbidea maitatzea bai eta umeak estimatzea ere.Umeekiko enpatia lantzea oso garrantzitsua da, irakaslea umea haserre edo pozik badago bereizko , horrek nagusia da ikasleen oreka afektiboa bermatzeko.Horretaz gain, motibazioa eta hurbiltasuna erakutsi beharra du irakasle on batek; umeen arazoetan eta bere lanean inplikazioa erakusteak ikasleei konfiantza eta segurtasuna ematen baitdie.

Bizi garen garaitan ez du balio inposaketaren metodoa irakasteko orduan, baizik eta talde moduan aritzea, irakaslea taldeko kidea izatea eta bere ikasleekin jardutea irakasgaiak, solidaritatea eta elkar-laguntza hobeto barneratzeko.Umeekin gauza berriak esperimentatzea eta beraiekin ikastea poztasun handia eman diezaioke irakasleari.Teknologia berrien erabilera aspektu hau gogortzen eta indartzen lagundu dezake hezitzaileei. Beraz, irakaslea metodología eta didaktika berriak planteatzeko gai izan behar da, horretarako bere bizitzan zehar ikasten jarraitu behar du, modu egokienean bere ezagutzak haurrei trasmititu ahal izateko eta garai berriei aurre egiteko.

Laburbilduz eta amaitzeko, irakaslearen lana zera da; ikasleei pentsatzen irakastea, munduaren ikuspegi zabala transmititzea eta haur zoriontsu , adimentsu eta inplikatuak bideratzea.

lunes, 14 de noviembre de 2011

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Nire elkarrizketa, Eibarko Unibertsitatean urte askotan zehar irakasten ibili den eta dabilen irakasle bati egindakoa izan da, Jesus Roldani hain zuzen ere.
Jesus, Heziketa Fisikoaren arloan espezializatua dagoen irakaslea da, baina horrez gain, irakasteko erari buruzko arloak ere irakatsi ditu. Klaseak emateaz gain, tutore bezala urte askotan zehar lan egin du, bere ikasleetaz asko arduratzen den eta beti laguntzeko prest dagoen pertsona delako.
Bere bizitzan zehar haur eta helduen klaseetan egin du lan, eta hori informazio iturri ona iruditu zait etorkizunean gertatuko diren esperientzietaz pixkat informatzeko eta arazo edo egoera horien aurrean zer egin behar den jakiteko.
Bukatzeko,  irakasle izateko jaioa dela esan nahiko nuke, lanbidea maite duelako, entzuten dakielako eta beti ikasteko prest eta motibatuta dagoelako bere eguneroko lanarekin. Horrek egiten du irakasle ona eta besteetatik desberdina izatea, bere ikasleekiko hurbiltasuna hain zuzen ere.

ELKARRIZKETA

Orain dela lau bat urte, institutuko laugarren mailan nengoenean, irakasle batekin harreman onak izaten hazi nintzen. Irakasle honek, Peio du izena, eta heziketa fisikoko irakaslea da. Peiok, ia-ia unibertsitatea amaituz gero etorri zen Trapagaranera lan egitera. Peiok eta biok, harreman asko izaten hazi ginen: berak nire anai nagusia bezala jokatzen zuen batzuetan, klasean nola nikoaz galdetzen zidan, lan bat egiteko laguntza behar banuen emate zidan … eta gainera batzuetan, berarekin gelditzen nintzen taberna batean zerbait hartzeko eta hitz- egiteko. Hortik haurrera harremana izaten jarraitu izan dugu, eta niretzat irakasle eta lgun handia izan da. Peiok Amorebietan bizi da, horregaitik pixka bat zaila izan zait berarekin egitea. Berarekin hitz egin ondoren, irakasle eta tutore moduan izandako hainbat esperientza kontatu dit, eta arazoak izandakoan beraietatik nola atera den ere. Adina dela eta, eta nire irakaslea izan ondoren, adiskide onak gara.

jueves, 10 de noviembre de 2011

Irakaslearen elkarrizketa hausnarketa

Lehen Hezkuntzako irakasle bati elkarrizketa egin nion Lujan izenekoa,nire familiako kide bati  hain zuzen.Niretzako esperientzia berri bat izan da jarduera hau.Nik betidanik irakaslea izateko gogoak izan ditut eta horregatik irakaslea kontatu dizkidan gauza batzuk nire etorkizunerako baliagarriak izando dira.
Bilboko irakaslea esperientzia askorekin eta duela aste batzuk nire herrira etorri zen bisita  bat egitera,egoera aprobetzatuz gero elkarrizketa hau egin nion nire logelan kafe batekin.Bere kontaketak edo esperientziak eta nola ikusten duen orain irakaskuntza edo hezkuntzaren sistema edo antolaketa besteak beste narratu zizkidan.
Elkarrizketaren hasieran hitz egin zidan irakaslea izateko aukeraren zergatia eta horren jarraipenean bere garaian nola ziren ikasketak magisteritzaren arloan.Geroago,bere esperientzia gehienak nahiko onak ziren baino beste kasu batzuetan tokatu zaio ume gatazkatsua gelan edukitea. Ume gatazkatsu hauen arazoak konpontzea lortu zuen hainbat metodoekin eta bera lorpen pertsonal bezala hartzen du.Tutoretzari buruz hainbat gauza azpimarratu zizkidan eta umeekin asko inplikatzen da.Teknologiaren aurrerapenen alde dago  eskolaz kampoko umeekin komunikatuta egoteko eta arazoak konpontzeko balio zaio.Aspektu honetan berarekin adostasunean nago.Umeekin egotea eta beraiekin gauzak berriak ikastea pertsona hobeagoa izaten da.Herritartasunaren ikasgaiari buruz ze o zer aipatu nion eta bere erantzuna zehatza izan zen ,ikasgaiaren alde dagoela. Kontu honetan,iritzi berbera daukagu.Elkarrizketaren amaieran ba aholku batzuk eman zizkidan eta ni oso gustora egon nintzen bera oso emakume dibertigarria delako eta animatu zidan aurrera jarraitzeko.

IRAKASLE ONAREN ZERRENDA : MAPA KONTZEPTUALA


miércoles, 9 de noviembre de 2011

Irakaslearen Elkarrizketa: Hausnarketa Pertsonala

Lehen Hezkuntzako ikasketak egin nituen eskolak primerako oroitzapenak dakarzkit burura.Hori dela eta, elkarrizketaren lana klasean proposatzean , Lehen Hezkuntzako irakasle kuttunez gogoratu  eta hara abiatu nintzen. Bertan topatu nituen nire irakasle-ohi (ia) guztiak. Irakasle gelan batu ginen.Elkarrizketaren ideia proposatu baino lehen, urte hauetan zehar nik izandako aldaketetaz hitz egin genuen: ikasketaz, irrikaz, unibertsitatean izandako esperientziaz, etorkizunaz...
Azkenean, Begoña (ingeleseko irakaslea) hautatu nuen elkarrizketa egiteko; pertsona (eta irakasle) bikaina delako, hizkuntzarekin ondo maneiatzen delako eta betidanik nire familiaren laguna izan delako.
Gaia azaldu ostean,  kafetxoa esku artean izanda, grabagailua piztu eta bere esperientziak, krisialdiak eta etorkizunerako duen ikuspuntuak azaldu zizkidan.Ordu bete eman genuen hizketan,bikain azaldu zen.
Primerako esperientzia izan da, alde batetik irakaslearen mundua barrutik hobeto ulertzeko, jardunean ematen diren arazoak eta irakaskuntzan jarduteko behar den motibazioa barneratzeko.Eta bestalde, polita izan baitzen haurtzaroaren oroitzapenak berriro ere gogoratzeak eta irakasleak hainbat urte pasa ondoren ikustea.
Aurrera jarraitzeko kriston gogoak piztu dizkit esperentzia polit hau.

Irakaslearen elkarrizketa: ikasitakoa eta alde garrantzitsuak

Taldean zerrendatxo bat prestatu dugu , bakoitzak  bere irakasleari egindako elkarrizketaren alderdi garrantzitsuak eta ikasitako puntu nagusiak biltzeko.

  • Enpatia garatzea funtsezkoa da, irakasle lanean. Umeen lekuan jartzeko ahalmena izateak , arazoei hobeto aurre egiten lagunduko du eta.
  • Motibazioa irakasteko tresna garrantzitsuenetarikoa da.
  • Irakaslea inoiz ez da guztiz objektiboa izaten. Haren sentimenduak bere lanean nahasten dira.Inplikazio pertsonal handia.
  • Ikasgelan sortzen diren arazoak, askotan irakaslearen bizitza pertsonalean dute eragina.
  • Irakasleek euren ezagutzak eguneratu eta berritu behar dituzte denbora tarte ez oso luzeetan. Hau da, bizitzan zehar ikasten jarraitu behar da.
  • Autoritatearen kontzeptua landu behar da ikasgeletan.Aurrerantzean ikasleek gizartean arazorik ez izateko eta heldu formalak izan daitezen.
  • Metodologia eta dinamikak berritzea oso garrantzitsua da.Bai ingurunearen aldaketei moldatzeko, bai ezagutzak hobeto barnearazteko.
  • Teknologia berriak sustatu ikaskideekin garrantzi handia dauka gaur egun.Ezagutzak modu didaktikoago batean irakasteko eta ikasleen  interesa pizteko.
  • Inposaketaren bidezko hezkuntza zaharkituta geratu da. Egun, talde lana beharrezkoa da, ikasle guztiak irakaslearekin batera bat izan behar dira. Talde kontzientzia lantzen da.
  • Irakaslea gertutasuna eta afektibitatea erakutsi behar ditu; ikasleei konfiantza eta segurtasuna emateko.
  • Irakaslea behar dituen oinarrizko ezaugarriak: kemena, egokitasuna, lasaitasuna, kontrola eta konfiantza bere buruarengan.
  • Irakaslea pentsatzen irakatsi behar die bere ikasleei.Oinarrizko balio moralak eta etikoak, euren nortasuna txikitatik garatu dezaten.

martes, 1 de noviembre de 2011

HEZKUNTZA PUBLIKOAREN MURRIZKETEN KONTRAKO MANIFESTAZIOA NAFARROAKO IKASLERIAK AGINAK

Hezkuntza publikoan murrizketak ezartzen hazi dira, orain dela zenbait denbora. IA –ko (ikasle abertzaleak) sindikatuetatik honako informazioa atera dute: “ hezkuntza publikoari egiten ari zaizkion murrizketak hezkuntza arloan eragin txarra dute, eta gainera ikasleriari erasotzen diola”. Beraz , Nafarroako ikasle abertzaleen taldea, urriaren 27 an graba egitera gonbidatzen digute, beraiek goizeko hamaiketan gelditu dira hezkuntzaren delegaritza aurrean.





Nafarroako ikasleek diote, ikasleen ardura ere dela gaur egun gertatzen diren hezkuntzarekiko arazoak, ikasleek direlako bertan ikasiko dutenek eta beren etorkizuna bertan ematen delako.
Nik murrizketen kontra nago. Zergatik egiten diote eskola publikoari? Eskola publikoa eta pribatua ez dira berdinak, baian biak hezkuntza ematen dute ikasleei eta ezin zaio bati aukera gutxiago eman besteari baino. Ikasleek egingo duten manifestazioaren alde nago, nik eskola publiko batean txikitatik ikasi baitudalako.
Amaitzeko eta berri guztiaren kritika eginez, esan genezake hezkuntza publikoan murrizketak egin ordez, beste lan-sektore edo arlo desberdinetan egin ahal direla murrizketak. Adibidez futboleko jokalariek ez hain beste diru irabaztea, eta agian hezkuntza eta beste sektore batzuek hobeto egongo lirateke

sábado, 22 de octubre de 2011

Hezkuntza publikoaren aldeko manifestazioa

Albiste honetan erreparatzen den gaia, Nafarroako hezkuntza sistemaren murrizketaren buruzkoa da. Albiste interesagarria dela esango nuke, albiste konkretu honetan, Nafarroaz gain, estatu osoan zehar gertatzen ari den gauza bat delako.
Artikuluan dioenez, hezkuntza publikoan matrikulatutako ikasleen ehunekoa igo egin da, eta horrek ekonomiaren hobekuntza dakarrela azalarazten dute. Horregatik, askok eta askok, ez dute ulertzen hezkuntza sistemaren murrizketaren zergatia, zeren eta azaltzen dutenez, azken urteotan, 100 milioi euroko murrizketa egin da.
Murrizketa horien artean, giza baliabide eta materialaren murrizketa ekarri du, ondoren hainbat datu konkretu azalduz, irakasleek klase emateko kalitate edo mailari eta ikasleen prestakuntzan, kalte egiten dutenak.
Bukatzeko, proposamen bat egiten diote estatuari, hezkuntza sistemari behar den beste ekonomia eta interesa eman behar zaiola eta ez hainbeste lehentasun eman, ekonomian oinarritutako azpiegiturei.
                                                                                                          

miércoles, 19 de octubre de 2011

AUTOKRITIKA

Adimen anitzei burruzko informazioa bilatzea eta azaltzea tokatu zait. Betiko lan taldetan banadurik egon gara, gure kasuan lauko taldeak, eta tokatu zaigun adimen motari buruzko informazioa bilatu dugu.
Ariketa honen helburua talde lana bermatzea dela esan dezaket, komunean jarri baitugu beste taldeki partaide batzuekin batera. Informazioa ondo laburtuta eta idatzita eduki ondoren azalpena egin beharra dago.
Azalpena egiterakoan, irakasle errolaren barruan dartu naiz, eta euskaraz hitz egiteko zailtasun pixka bat eduki arren ondo egin dudala pentsatzen dut. Motza izan da baina adimen anitzaren informazio basikoa eskuratzeko baliagarria izan da.
Praktika lan hau oso interesgarria iruditu zait, horrela denon artean ikasten dugulako zer diren adimen mota hauek eta hortik aparte irakasle baten moduan jokatzen dugu.

AUTOKRITIKA

Klasean landu ditugun adimen bi motetatik, emozionala eta anitza, bigarrenari buruzko informazioa bilatzea eta ulertzea tokaty zaigu. Informazioa aurkitu eta gero, laburpen txiki bat egin behar izan dugu gure hitzak erabiliz, hobeto ulertzeko eta azaltzerako orduan errazagoa izateko.
Klaseko guztiek euren praktika taldeekin bukatu eta gero, adimen mota berberak landu dituztenekin alderatu ditugu, ondorio hobeak ateratzeko eta informazioa ziurtatzeko. Gure taldeko bakoitza beste taldekoekin joan da.
Lanaren aurkezpena jendaurrean egiterakoan, zailtasun txiki batzuk eduki ditut urduritasuna dela eta, klasekide asko ez baititut ezagutzen. Horrez gain, beste guztia ondo joan dela esan daiteke, informazio asko eman beharrik ez zegoelako, azalpen txikia izan baita.
Adimenei buruzko lan honek, horiei buruzko informazioa eskuratzeaz gain, talde lana bermatzeko eta denen aurrean aurkezteko oso baliagarria izan da, etorkizunean horrelako esperientziak bizi izango baititugu.


martes, 18 de octubre de 2011

AUTOKRITIKA


Adimen anitzen autokritika:
Nire ustez , adimenen praktika oso egokia egon da.Adimen anitzen teoria tokatu zitzaidan eta horren inguruko informazioa bilatu behar zen.Informazio horretatik,hainbat gauza ikasi nituen,esate baterako 8 adimen daudela: adimen espaziala,musikala,logiko-matematikoa,interpertsonala,intrapertsonala,lingistikoa ,espirituala eta naturalista hain zuzen.Informazioa bilatu ondoren,5 kideetako taldeak antolatu ziren,bakarkako hausnarketaren eztabaida, hau da, gure ikuspuntua edo iritzia eman, gure zeregina izan zen.Hori egin ondoren,10 idei nagusi aurkitu behar genuen eta adimen emozionalen talde bati ,adimen anitzen teoria edo idei nagusiak azaldu beharra zegoen eta gero alderantziz.
Irakaslea izateko momentuan,umearen gaitasunak sailkatzeko praktika hau baliagarria izan daiteke.

AUTOKRITIKA


Talde osoan bi adimen moten artean banandu ginen; adimen anitzak eta adimen emozionala.Informazioa bilatu ondoren 5 kideko taldeetan ( berez hasieran gure taldeko ez ziren ikaskideekin) batu eta komunean jarri genituen bakoitzaren lanaren ideia nagusiak. Horrela nire lana gehiago mamitzeko eta perspektiba desberdinak ezagutzeko aukera izan nuen. Lan osoa talde aurrean aurkezterakoan, ez dut arazo handirik izan, nahiko ondo moldatzen bainaiz jende aurrean hitz egiten naiz eta pixka bat urduri egon. Nire ustez eta taldearen esanetan argi azaldu ditut gaia eta bere ondorioak ( irakaslearen jarduerarekin lotuz). Ariketa egokia iruditu zait, bai adimenen teoriak ezagutzeko,irakasle lanean erabili ahal izateko eta besteen aurrean hitz egiteko konfiantza lantzeko.

domingo, 16 de octubre de 2011

Ezkerrak zonalde mistoa eta ez euskaldunaren hezkuntza eskubideak berdintzea proposatzen du

Horrela adierazi dute Ezkerrako parlamentarioek, zeinek "hitzarmena lortzea nahi" dutela zehaztu baituten. Horrela, beraiek azaldu dutenaren arabera, "euskarak Nafarroan duen eskaera handiena" da hau, bakarra ez den arren.
Marisa de Simonek erran duenez, duela 25 urte ezarri zen legearengatik gizartea asko aldatu zen eta eskolarizatzearen arazoa areagotu zen.
"Gizartearen zati batek hizkuntza herraminta politikoa bezala erabiltzen" duela ukatu eta gero, "eredu linguistikoak aldatu behar" direlaren alde dagoela argi utzi du.
Honen inguruan, Txema Mauleonek azaldu du I-Ek "legearen aldaketa xumea" egitea nahi duela, "guztiek eskubide guztiak izateko".
Aldi berean, Pablo Archelek, Kongresuko hautagaiak, proposamena "oso erabilgarria" dela erran du, "ez behartzeko eta ez debekatzeko".

miércoles, 28 de septiembre de 2011

GREBAK ESKOLETAN




Lehen mailako bost irakasletik lau grebara irten dira Iparraldean


Mila pertsona inguruk manifestazioa egin dute Baionako karriketan, Frantziak egin nahi duen irakasle murrizketa gaitzesteko

14.000 irakasle postu kentzea aztertzen ari da Frantziako Gobernua
Aitor Renteria Baiona

Hezkuntzako sindikatuek deituta atzo Baionan egindako manifestazioa. / GAIZKA IROZ
Hezkuntzako sindikatuek goizeko hamaiketan deitu zuten manifestaziora atzo Baionan, baina ordurako «etxeko lanak» eginak zituzten. «Lehen mailan, grebaren oihartzuna %78 ingurukoa izan da, eta bigarren mailan izandako erantzunaren emaitza lortu ez badugu ere, erran genezake gaurko greba arrakastatsua izan dela», azaldu zuen Katti Petrissans FSU sindikatuko kideak manifestazioa abiatu aitzin. Luzaz jendearen beha egon ziren sindikatuak, baina familia eta haur asko etxean gelditu ziren atzo. Hala ere, mila lagun inguruk parte hartu zuten manifestazioan.

Herri bat, eskola bat. Gure geroa zioen sindikatuek manifestazio buruan ezarritako banderolak. Gibeletik sindikatu nagusien banderolak, hala nola CGT, CFDT edo FSUrenak. Eta manifestazio «bateratuaren» gibelean, LAB. 250 lagun inguruk osatzen zuten sindikatu abertzalearen multzoa. Kalitatezko eskolaren alde, aukera berdintasuna, irakasle murrizketarik ez! zioen LABen banderolak.

Iaz, 16.000 irakasle lanpostu kendu zituen Frantziako Gobernuak, eta duela bi urte, bertze 16.000. Heldu den urteari begira, bertze 14.000 kendu nahi dituela iragarri du Hezkuntza Ministerioak. Irakasleen murrizketa sistematikoak eskolaren kalitatea eta horren funtzioa kolokan ezartzen dituela uste dute sindikatuek. «Azken bost urteotan gobernuak 80.000 irakasle lanpostu kendu ditu, eskola laguntzaileen prekaritatea muturrera eraman du eta, ororen buru, zailtasunetan dauden ikasleei ematen zaien laguntza murriztu du eta eskolak duen gizarte berdintzaile izaera suntsitu», erran zuen atzo Isabelle Soule FSUko sindikatuko bozeramaileak.

Datorren urterako iragarri dituzten lanpostu murrizketek haserrea piztu dute, eta xede hori bertan behera utz dezatela eskatzeko, grebara jo dute. Departamenduan 29 lanpostu kendu zituzten iaz lehen mailan eta 50 lanpostu bigarren mailan. Sindikatuek diote biziki zaila dela jakitea zenbat lanpostu kendu dituzten Ipar Euskal Herrian, bi eleko ereduaren kontaketarekin kontuak «korapilatzen» direlako.

Eskola porrota

«Irakasleoi gure lana egitea eragozten digute, erabaki politiko horrekin eskola porrota sustatzen dutela jakin arren», azaldu zuen atzo Soulek. Neurririk nabarmenena irakasle lanpostuak murriztea bada ere, bertze hainbat erabakik ere eragin dute hezkuntza arloko langileen egonezina eta samina. Iaz irakasle berrien trebakuntza kendu zuen Frantziako Gobernuak, eta geroztik, maisu-maistra berriek ez dute esperientzia duen irakasle baten laguntzarik izaten; zuzenean ikasgela baten ardura hartzen dute. Bertze kasu batzuetan, berriz, berenak ez diren gaien eskolak ematera behartzen dituzte. Langileen moldakuntza jarraikiak ere kolokan daude. Gero eta gutxiago onartzen ditu Hezkuntza Ministerioak, eta ororen buru desagertuko direla diote sindikatuek.

Zailtasunak dituzten haurrentzako laguntzak ere murriztu ditu gobernuak. Sindikatuek diote irakasle horien bermea ez badute ikasle horietatik gehienek eskolan porrot eginen dutela.

Usaian ez bezala, eskola pribatuek ere bat egin zuten atzo funtzio publikoan deitutako grebarekin.

Euskara

Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren geldiunea azpimarratu du LABek, eta gainerateko sindikatuen oharrekin bat egin du. «Ipar Euskal Herrian hiru ikasletik bat baino ez da ari euskara bi eleko ereduetan ikasten», azpimarratu zuen Arño Aizagerrek LABen izenean. Ikasleak egiazki euskaldunduko dituen egiazko murgiltze eredua eskatzen du LABek. Euskararen iraupena kolokan dagoela nabarmentzen du eta iraupenari begira berme nagusia euskarari ofizialtasuna aitortzea dela.